Nafarroako Unibertsitateko Kimika Masterreko ordezkaritza Petronorren

Nafarroako Unibertsitateko Kimika Masterreko ordezkaritzak Petronor bisitatu du.

Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikaria haiekin izan da eta Petronorren historia zein fintze prozesua gertutik erakutsi die.

Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusi, Petronorreko instalazioetan zehar ibili eta Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu ziren.

Nafarroako Unibertsitateko Kimika Masterreko ordezkaritzak “bisitarekin oso pozik” geratu zela jakinarazi digu.