Repsol Fundazioak ikasgela mugikorra aurkeztu du gazteen artean energiaren mundua zabaltzeko

Repsol Fundazioak El mundo de la energía ¿Sabías que…? ikasgela mugikorra abian jarri du, modu didaktiko batean, gaur egungo gizartean energiak duen  garrantzia eta bere erabilera arduratsua gazteen artean zabaltzeko asmoz.

Heziketa sentsibilizazio-kanpaina hau bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat zuzenduta dago, bereziki, eta ikasgela mugikor baten bidez burutzen da. Bertan hezitzaile berezituak zuzendutako ekintza pedagogikoak garatzen dituzte. Ikasgela abangoardiako teknologiak ditu eta ezgaituentzat prestaturik dago. Jarduera eta panel elkarreragileen bidez, petrolio-industriaren hainbat fase ezagutu ahal izango dira, bere erauzketatik produktu deribatuen produkziorarte.

Ikasgela mugikorra Mostolesen abian jarri da eta 2013an zehar 50 herri baino gehiagotan izango da, baita Abanto-Zierbena eta Muskizen ere.