1 eta 2. zuzien geldialdia eta abiatzea

Petronorrek jakinarazi nahi du 2. Zuzia abian jartzen ari dela, eta gutxienez bihar arratsalderarte iraungo duela. Abiatzea amaitu eta gero, 1 eta 2. zuziak pizturik egongo dira zenbait egun, ondoren, 1go Zuzia geldituko da mantenu lanak egin ahal izateko.

Zuzien abiatze eta geldiketa prozesuek dirauten bitartean, beharrezko izango da biak lurrintzea. Horretara, zuzien gailurretik eten gabeko lurrina ateratzen ikusi ahal izango da.

Abian jartzeak zein geldialdiak irauten duen artean, eta usain-uneak ekiditeko asmoz, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, gasak zuzira bideratuko dira modu ziur baten erre daitezen eta lurrintze denbora handituko da, garra ahal den heinean pizturik mantenduz. Behin garra amatatuta, lurrintze denbora gutxituko da, segurtasun frogak egiteko, eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. 

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.