Anton de Madariaga, XX. mendearen bigarren erdialdeko bizkaitar enpresaririk esanguratsuenetakoa, Plentzian hil da, 92 urte zituela. Petronor egitasmoaren aitzindari eta bultzagileetakoa izan zen, 1969an hasi eta 1987an erretiratu zen arte. Besteak beste, Petronorren zuzendari nagusi, kontseilari eta lehendakariorde izan zen.
Ekonomia Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitate Komertzialean eta Zuzenbidean, berriz, Valladolidekoan, profesionalik eredugarrienetakoa izan zen eta buru belarri saiatu zen Bizkaiak behar besteko lehiakortasuna lortu zezan azpiegituretan, energia-ekoizketan zein denetariko zerbitzuetan. Bilbo Merkataritza Ganberaren lehendakari zelarik, erakunde honek bereganatu zuen segurutik Bizkaiko enpresen eta industrien onespenik handiena.
Hiletak datorren asteartean izango dira, apirilaren 2an, iluntzeko 19:00tan, Plentziako Santa Maria Magdalena elizan.