G4 desulfurazio unitatea berriro abian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, martxoak 19,  G4 desulfurazio unitatea abian jarriko dela, egin beharreko lanak amaitu ostean. Abian jartzeak 2 egunetan zehar luzatuko da.

Abian jartzeak irauten duen artean aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, gasak zuzira bideratuko dira modu ziur baten erre daitezen eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. 

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.