IV. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa

Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek 5-12 urte bitarteko umeentzako futbol-kanpusa antolatu dute, laugarren urtez. Aurten ere, Muskizko Malecon zelaian izango da, ekainaren 24etik 28ra bitartean, goizeko 9:45etatik 13:30etara, eta uztailaren 1etik 12ra, 9:45etatik 18:30etara.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da Kanpusaren xedea, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izango dute: trebetasun-txapelketak, penalti-txandak, futbol-tenisa, punteria-dema, hezkuntza-jarduerak, eskulanak, irakurketa-tailerrak, aisialdirako ekintzak, kirolaniztuna, etab.

Urtero legez, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldaturik dauden umeek zein Petronorreko langileen seme-alabek beherapenik izaten dute matrikularen prezioan.

Nahi duenak izena emateko orriak eskuragarri ditu Petronor.info bulegoan (Zendeja Kalea 31-Muskiz-).

Informazio gehiago, hemen.