Koke Plantak argindarrez zein lurrun-premiaz asetuko du Petronor

Apirilaren 3an inauguratuko den Koke Plantaren proiektuaren baitan, Petronorrek indarrean jarri du kogenerazio-sistema, Findegiak bere barne-kontsumorako behar duen argindar eta lurrun-premiak asetzeko.

Guztira, Koke Plantak 45 MWko potentzia eragingo du eta, bere beharrei erantzuteaz gainera, kanpoko sare publikoari 15 MW  eskaini ahal izango dio.

Honela, oro har sortarazten duen ingurumen-eragina murrizten jarraitzen du Petronorrek. Izan ere, FMUk ekoizten dituen gasa eta petrolio-kokeak (Koke Planta alegia) zufrerik gabekoak dira, eta aipatu kogenerazio-unitatea sekulako balio erantsia da energiaren zein ingurumenaren ikuspegitik.