Petronorrek ISO 50001 Arauaren araberako Energia Kudeaketa Sistema ezarriko du

Petronorrek, 2013 urterako, ISO 5001 arauaren araberako Energia Kudeaketa Sistemaren ezarpena eta ziurtapena du helburu. Guztia, 2010etik aurrera, energiaren ikuspuntutik eraginkortasun zein iraunkortasun kota handiagoak lortzeko hartutako konpromisoaren barruan.

Kudeaketa sistema berriak Findegia lagunduko du gaur egun duen lan egiteko modua hobetzen, bertan energía kudeaketa integratuz eta erakunde osoan erantzukizunak zabalduz.

Prozesu honek Energia Kudeaketa eta Co2-Murrizketa sailak burutu du, Kalitate eta Ingurumen sailaren laguntzaz. Bere lorpenerako konpainiako langile guztien parte hartzea ezinbestekoa da, gaur egun ezarrita dauden Segurtasun, Kalitate eta Ingurumen sistema zein ziurtapenekin gertatzen den bezala.

Programaren aurkezpena Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Iñaki Axpe Kalitate eta Ingurumen buruak eta Urko Urbizu Kudeaketa Energetikoaren eta CO2 Murrizketaren buruak egin dute.