Repsolen Negozioen zuzendari nagusia Petronorren bisitari

Nemesio Fernandez-Cuesta Repsolen Negozioen zuzendari nagusiak  Findegia bisitatu zuen ostiralean. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia eta Petronorren zuzendaritza taldea berarekin izan ziren.

Josu Jon Imaz Industria Arloko zuzendari nagusiarekin eta Francisco Vazquez Fintze Eragiketen zuzendariarekin batera, Nemesio Fernandez-Cuestak konpainiaren jardueraren alderdi garrantzitsuen egungo egoera gertutik ezagutu nahi izan zuen, baita FMU abian jartzeaz geroztik fintze-eskema, Petronorren CO2 isuriak murrizteko plana eta emaitza eragingarrirako hobekuntza egitasmoa.

Repsol Taldearen Negozio arloaren buruak findegiaren instalazioetatik ibili zen, FMU unitatean geldialdi berezia eginez. Bertan kontrol-gela bisitatu zuen baita instalazioaren barnealdea, Rafael Orejas sailaren burua zein unitatearen teknikoak berarekin zeudela.