Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) inauguratu du gaur

Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) inauguratu du gaur. Bertan izan dira hizlari Felipe Printzea, Josu Jon Imaz Findegiaren presidentea, Jose Manuel Soria Industria sailburua, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburua, Antonio Brufau Repsolen presidentea eta Mario Fernandez Kutxabanken presidentea.

Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen inaugurazioa oso ekitaldi garrantzitsua da Petronorrentzat. 850.000.000 euroko inbertsioz, FMU proiektua Findegiko ekoizpen-egitura fuel-olioaren kontsumoaren murrizketari eta gasolioaren eskaeraren garapenari egokitzeko sortu zen. Koke Plantari esker enpresaren jarraikortasuna bermatzeaz gainera,  eskaera gehiagoko produktuen ekoizpena handitzen da: propanoarena, butanoarena gasolinarena eta gasolioarena adibidez.

Ohorezko aurreskuaren ostean, Asturiaseko Printzeak Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen inaugurazioaren plaka adierazgarria desestali du eta bere poztasuna azaldu du “garai zail hauetan industriari emandako bultzada hau, garapenerako ekarpen hau, ospatzeagatik, enpresa espiritua, bikaintasun teknologikoa eta egokitzeko gaitasuna batzen dituen proiektua delako, Euskal Herriko industria tradizio sendoaren eredu den enpresaren balioekin”.

Dosierra, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.