Energia ezagutzeko eta hura modu efizientean eta erantzukizunez erabiltzeko tailer didaktikoak, Muskizen

Maiatzaren 6tik 10era,  Somorrostroko irakas-gunean, REPSOL eta PETRONOR Fundazioaren laguntzarekin, burutuko dira lehenengo “Energia ezagutzeko eta hura modu efizientean eta erantzukizunez erabiltzeko tailer didaktikoak”. Bertan, Somorrostroko irakas-guneko DBH-ko eta Muskizeko San Juan Bautista lehen hezkuntzako ikastetxeko 400 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte.

 

Helburua ikasleak hainbat tailer ludiko eta parte hartzaileren bidez zientziaren, berrikuntzaren eta teknologiaren mundura hurbiltzea da, eta energia aurreztea eta energia modu efizientean erabiltzearen garrantziaz jabetzea da.

Gaur aurkeztu dute tailerra, eta hara hurbildu dira Repsol Fundazioaren presidenteorde betearazlea, César Gallo; Petronorren zuzendari nagusia, Víctor Pérez de Guezuraga; Muskizeko alkatea, Borja Liaño; eta Irakas-gunearen zuzendaria, Juanma Seco.

Honelako jardueren bitartez, REPSOL Fundazioak gazteak energia modu efizientean erabiltzea sustatzen du. Gazteek egungo egoera hobeto ezagutuko dute eta hobekuntza teknikoen bidez hobetzeko egin beharra dagoena aztertuko dute.

Energia eta energiaren kontsumoa Fisika, Kimika eta Biologia ikasgaiekin oso lotua dago, baina zeharrean landu daiteke Matematika, Etika, Ekonomia eta Hiritartasuna arloetan ere.

¡Con Energías! (Energiaz!) tailerrak ikasleei erakusten die energiak gure eguneroko bizitzan duen garrantzia. Zer da?, zertarako balio du?, zein energia mota daude eta zertarako balio dute gure eguneroko bizitzan eta gizartearen aurrerakuntzetan? Itxuraz energiarik ez duten objektuen potentzial zinetikotik hasita, espazio-ontzi bat zeruratzen denean askatzen den energiara arte, eta energia termikoa, energia estatikoa edo energia kimikoa barne.

Proposatzen diren jarduerak ikasleari modu erraz eta praktikoan ondorengo alderdiak azaltzeko helburua dute: gure bizitzako alderdi guztietan energia dagoela, hura modu efizientean eta erantzukizunez erabili behar dugula, ingurumena zaindu behar dugula, “energia berriztagarrien” kontzeptua,  energia modu efizientean sortu eta erabili behar dugula, jasangarritasuna lortzeko denek lan egin behar dugula, eta abar.

POWER HOUSE-ko zirkuitu jasangarrien, demostrazioen eta azalpenen bitartez energia garbiekin esperimentatu dezaten eskatuko zaie.

Tailer honetako jarduerak zientziaren eremu kritikoak hobeto ulertzeko eta haien inguruan gaitasunak garatzeko bereziki diseinatu dira, honakoetan besteak beste:

Zientzia ikerkuntza gisa

• Metodo zientifikoaren urratsak jarraituz ikerketa-lanak burutzeko beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzea ikaslea.
• Ikerkuntza zientifikoa ulertzea.
• Ebidentzia eta ondorio zientifikoak ulertzea.

Zientzia eta teknologia

• Zientziaren eta teknologiaren arteko erlazioa, eta hark gure eguneroko bizitzan eragin dituen aldaketak zehaztea.

Zientzia Norberaren zein Gizartearen Ikuspegitik

• Gizateriaren aurrera pauso teknologikoak zientzia arloan egindako aurkikuntzekin erlazionatzea.
• Energia jasangarritasunaren garrantziaz jabetzea.

Zientziaren Historia eta Izaera

• Zientzia gizakiaren hobetzeko esfortzu gisa ulertzea.

 

Argazkiak, hemen.

Albistea, hemen.

Bideoa, hemen.

Tele 7-ren bideoa, hemen.