Ivan Lopez XIV. Cross Country Oroimena izan zen larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Kobaronen (Muskiz). Euskadiko zein Bizkaiko txapelketarako bigarren froga puntuagarria izan da eta Petronorren babesa izan du.
Guztira, Euskadiko, Kantabriako, Burgoseko eta Valladolideko 84 motorzalek, bi orduz, jauziak, goi-lautada, dubbyak… biltzen zituen 4.2 kilometroko ibilbidea egin zuten. Azterketa-buelta eman ostean pilotuak 30 segundoro ateratzen hasi ziren, mailetan sailkaturik: : Senior Eliteak, B Seniorrak, Beteranoak, E2 Juniorrak eta E1 Juniorrak.
Alvaro Garcia Senior Elitean garaile izan zen, Iker Villanueva B Seniorrean, Alberto Maciasek Beteranoen mailan irabaztea lortu zuen, Gorka Guridik E2 Juniorrean eta Lander Gomezek E1 Juniorrean. Ivan Lopez Muskiz Moto Klubaren piloturik onena Eneko Esteban izan zen, E2 Junior mailan bigarren.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria, Unai Landaburu eta Rufino Manterola Muskizko Udaleko zinegotziak, Txema Garcia Por Muskiz Bairen kidea, Jose Manuel Barberan, Ivan Lopez Muskiz Moto Klubaren presidentea, Imanol Taramona Euskadiko Motoziklismo Federazioaren presidentea eta Iñaki Lemus Euskadiko Motoziklismo Federazioaren Cross Country ordezkaria sariak emateaz arduratu ziren.
Sailkapenak eta argazkiak, hemen.