Mendiz Mendi Petronorrek emaitza onekin jarraitzen du

Mendiz Mendi-Petronor txirrindularitza taldeak emaitza onekin jarraitzen du eta, pasa den larunbatean, Karrantzan izandako gazteen XXXII San Isidro Garaikurrean podiumera igo zen berriro ere.

Guztira 69 txirrindularik parte hartu zuten 75 kilometroko txapelketa honetan, baina, Mendiz Mendi-Petronorren, Eneko Corrales garaile izan zen, 45 segundoko aldea ateraz Ivan Garcia Espainiako Gazte Txapeldunari eta Gotzon Martini.

Alvaro Carral Mendiz Mendi-Petronorren txirrindularia ere erritmo onean hasi zen eta ia beti ihesaldietan izan zen, horregatik tarteko helmugetan lehen postua eskuratu zuen.

Pasa den igandean, maiatzak 19, Ander Montero Muskizko klubaren txirrindularia ere irabazlea izan zen BBT-ko Valle de Turoneko IV. Openean, Euskadiko selekzioaren koloreak jantziz.

Zorionak!