Mendiz Mendi Petronorren arrakasta BTT-ren Zirkuitu Olimpikoaren hirugarren frogan

Mendiz Mendi-Petronor txirrindularitza taldeak, maiatzaren 12an, BTT-ren Zirkuitu Olimpikoaren hirugarren frogan oso emaitz onak lortu zituen, Bilbon.

Bizkaiko txapelketarako balio duen froga honetan Mendiz Mendi-Petronorren Juniorren nagusitasuna nabaria izan zen eta podiumera igo ziren. Alvaro Carral txirrindulari kantabriarrak lehen postua lortu zuen, Eneko Corralesek (Bizkaiko Txapelduna) bigarrena eta Ander Montero (Bizkaiko txapeldunordea) laugarren gelditu zen liderraren maillota eskuratuz.

Kadete mailan Ibai Arcok bostgarren postua lortu zuen, Bizkaiko Txapelketaren hirugarren postua eskuratuz.

Zorionak mutilak!