Pedro Alberto Fernandez, Gazteluberriko zozketaren kamisetaren irabazlea

Pedro Alberto Fernandez Rodriguez Petronorrek Gazteluberri aldizkariaren bitartez zozkatu duen Athleticen kamisetaren irabazlea da.

Guztira 263 pertsonek parte hartu dute zozketan, Petronor.info bulegora Gazteluberrin agertzen zen kupoia, beterik, bidaliz. Kasu honetan Pedro izan da irabazlea, Gallartako Athletic zalea, eta oso pozik aurkeztu da kamiseta irabazteagatik: “poz handia hartu dut”.

Zorionak Pedro!