Petronorrek “Athletic, gogoaren indarra!”-ren 700 liburu eskaini dizkio Ibilaldiari

Petronorrek “Athletic, gogoaren indarra!” liburuaren 700 ale eskaini dizkio Ibilaldiari, saldu dezaten eta jairako dirua lortu dezaten.

Aldapa Leunduz” leloarekin Bizkaiko ikastolen jaia maiatzaren 26an ospatuko da Portugaleten. Horregatik, liburuak Portugaleteko Asti-Leku ikastolan saltzeaz gainera Ballonti Kalean Ibilaldiak zabaldu duen dendan eskuratu ahal izango dira, 8 euroren truke.