Petronorrek Ibilaldiaren aldeko Portugalete-Athletic partidua babestuko du

Athleticek Portugaleteren aurkako lagunarteko partidua jokatuko du bihar,  19:00etan, La Florida (Portugalete) futbol zelaian. Partidua Ibilaldiaren alde izango da eta Petronorren babesa izango du.

Petronorrek, Portugaleten izango den Ibilaldia 2013 dela eta, Athleticek Portugalete Klubaren aurka, bihar, jokatuko duen lagunarteko partidua babestuko du. Sarrerak Asti-Leku Klubaren ofizinan zein La Florida zelaiaren leihatiletan eskuratu daitezke 3 euroren truke.