Petronorrek Txirringaeskolan proiektua babestuko du

Petronorrek Txirringaeskolan proiektua babestuko du. Programa honen helburua ikasleei bizikletaren kultura gerturatzea da, bizimodu osasungarria izateko modu gisa, garraiobide gisa eta kirol moduan.

Txirringaeskolan programa Bizkaiko eskola zein ikastoletan abian jarri da jadanik. Abanto-Zierbena eta Muskizko ikastetxeek parte hartzen dute, ikasleek bizikleta garraiobide, bizimodu osasungarri eta kirola praktikatzeko tresna gisa ezagutzea helburu duen, ekimen honetan.

28 ikastetxeko 1700 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute proiektu honetan, hainbat txirrindularitza elkartez, Mendi Mendi-Petronor adibidez, eta Euskadi Fundazioaz gainera.

Abel Garza, Txirringaeskolaren antolatzaileetako bat, dirulaguntza jaso du Jose Luis Arredondo Ekonomia eta Finantza zuzendariaren eskuetatik.