Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” proposatu

Repsol Gidak “2013ko Txokorik Onena”-ren bila jarraitzen du. 1.000 leku baino gehiago proposatu dira baina oraindik denbora daukazue, maiatzaren 20rarte, zuena proposatzeko.

Euskadin Gorlizeko Badia eta Hondarribiako Arma Plaza proposatu dira baina oraindik ondare, historia, arte zein natura interesa duten estatuko leku ezezagunak proposatu daitezke, maiatzaren 20rarte.

Proposatutako lekuen artean Repsol Gidak 17 txoko aukeratuko ditu, Erkidego Autonomo bakoitzeko bat. Ondoren, bidaiariek berriro  bozkatu behar izango dute eta abuztuan finalistak ezagutuko ditugu. Udaren ostean internautek gehien bozkatutako lekuaren izena ezagutaraziko da, “2013ko Txokorik Onena”-ren izena.

Proposatu, hemen.