Eduardo Crespo: “San Mamesen agurra hunkigarria izan zen”

Eduardo Crespo Petronorrek, webgunearen bidez, zozkatu zuen kronista baimenen irabazlea izan zen. Bere semea Sendoarekin batera, zelaitik, ikusi ahal izan zuen Katedraleko azken partidua, baita San Mamesen agurra bizi.

“Kazetarientzako palkoan izan ginen partidua ikusten. Gero bi baimen eman zizkiguten prentsaurrekoak ikusteko”, honela azaltzen zuen Eduardok, “kazetari” gisa,  San Mamesen bizitako esperientzia eta pozik aurkeztu zen saria irabazteagatik “poz handia eman zidan eta nire semeari gehiago”.

Eduardok San Mamesen agurra hunkigarri gogoratzen du “zelaian Athleticen jokalari guztiak ikustea,  txaloak… zelaia beterik zegoen eta ez zen inor joaten”.