Hiru garaipen Mendiz Mendi-Petronorrentzat

Alvaro Carral, Eneko Corrales eta Mireia Muñoz Mendiz Mendi-Petronorren txirrindulariek podiumera igo dira gaur Legutianon, Euskadiko BTT Openaren bosgarren frogan.

Zirkuitu gogorra eta lokaztua izan harren, Alvaro Carral garaile izan da Legutianon. Eneko Corralesek bigarren postua lortu du eta Ander Monterok bosgarrena.

Emakumeen kadete mailan Mireia Muñozek bigarren postua eskuratu du.

Zorionak guztioi!