Muskiz FP Uda Ikastaroak hasiko dira astelehenean

Muskiz FP Uda Ikastaroen laugarren edizioa hasiko da astelehenean. Ekainaren 17tik uztailaren 12ra izango dira Somorrostro Irakas-gunean.

“Lanbide Heziketa, Energia, Enplegua eta Jasangarritasuna” izeneko ikastaro hauek Muskizko Udalak, Forlanek eta Somorrostro Irakas-guneak antolatzen dituzte, eta, urtero legez, Petronorren babesa daukate.

Aurtengo programa energia gai nagusitzat duten sei ikastarok osatzen duten. Gainera, ekainaren 26an adituen jardunaldia izango da “Eraginkortasun energetikoa: energia kudeatzea eta biltegiratzea”-ri buruz hitz egiteko.

Ekimena gazteei, enpresa eta merkataritza sektoreei erakunde eta gizarte esparruei, hezkuntza arloari zein Zerbitzu Sektoreari zuzenduta dago. Ikastaro bakoitzak 50 euro kostako ditu, pertsona bakoitzeko.

Informazio gehiago, hemen.

Izena eman, hemen.