Muskiz FP Uda Ikastaroen barruan, adituen jardunaldia izan da gaur, Muskizko Kultura Etxean, Eraginkortasun Energetikoari buruz hitz egiteko: Energia kudeatzea eta biltegiratzea. Fran Fernandez Petronorren zuzendariordeak, Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketaren sailburuordeak, Igor Villarreal, IK4-Ikerlan-Orona-ren ordezkariak eta Luis Malumbres Iberdrola Ingeniaritzaren ordezkariak, besteak beste, hizlari moduan parte hartu dute.
Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariaren eta Gontzal Riancho Muskizko alkateordearen aurkezpenaren ondoren, adituen jardunaldia Jorge Arevaloren sarrerarekin hasi da. Honek Euskadin “Espainiaren batez bestekoa baino datu hobeagoak eta ezberdinak” ditugula azaldu du, “horregatik beste perspektiba desberdin batetik kokatzea ezinbestekoa da, Euskadi marka sustatu behar dugu”. Lanbide Heziketa eta berrikuntzei dagokionez “enpresak zein LH eraldatu behar” dela esan du, “ematen ari garen hezkuntza ona da baina jende aditua, gaitua behar dugu, zenbait arlotan trebatua, berezitua”.
Ondoren, Igor Villarrealek, ezarpenen zein energia biltegiratzeko teknologia berriei buruz, “energiaren egoera aldatzen” ari dela azaldu du, “teknologiak garatzen ari dira, eboluzioan daude, eta aldi berean beste berri batzuk agertzen hasten dira”. Luis Malumbresek bere aldetik “energiaren sorkuntza eta eskaria egokitu behar” direla azpimarratu du.
Fran Fernandez adituen jardunaldi honen lehen partea ixteaz arduratu da “fintze industriak iraunkortasunaren alde duen apustuaz” mintzatuz. Zentzu horretan “gure eredua iraunkor izateko” beharraz hitz egin du, “berotegi efektuko gasak kontrolatu behar dira. Energia oso lehiakorra izan behar da eta guk eraginkorragoak. Petronorrek garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten du eta gizartearekin konprometiturik dago”.
Argazkiak, hemen.