Petronorrek emaitza negatiboa izan du 2012an, eskaeraren jaitsieragatik

Petronorren ustiapen emaitza, 2012an, negatiboa izan da 39,0 milioi eurotan. Hala ere, egindako inbertsio handia kontutan izanik, kontabilitate emaitza positiboa izatera pasatuko litzateke, hemendik eratorritako etorkizuneko kreditu fiskalak gogoan hartuz.

Krisialdiaren bosgarren urteak gogor jo du Europako energia sektorea: eskaeraren jaitsiera, fintzeko gehiegizko ahalmena, eraginkorragoak diren instalazio berrien ezarpena, Estatu Batuetan ez ohiko hidrokarburoen iraultza eta prezioen eboluzioa fintzearen marjinak txikiagotu dituzte.

Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko, azkeneko hiru ekitaldietan egindako inbertsio esfortzuaren ondoren esan dezakegu, Petronorrek ekoizpen eskema indartsua eta prestatua duela, enpresaren bideragarritasunarekin konprometiturik dauden bazkideak dituela eta gaitasun zein adore handiko profesionalak ere badituela, aurrera ateratzeko.

Testuinguru orokor zailean, Petronorrek Repsol eta Kutxabank akziodunen konpromiso sendoan  oinarritutako finantza-maila aurkezten du. Hauek bere laguntzarekin Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen finantzaketa bermatu dute, 850 euroko inbertsioa izan da, krisi garaian.

Prentsa Oharra, hemen.