Petronorrek kontratu enpresen buruzagiekin urteroko segurtasun bilera izan du

Petronorrek kontratu enpresen buruzagiekin urteko segurtasun bilera izan du Somorrostro Irakas-gunean. 73 pertsona inguruk parte hartu dute Jose Maria Montserrat Petronorren Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariak aurkeztu duen batzarrean.

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak ere parte hartu duen, batzar honen helburuak prebentzio politikekin bat egitea eta segurtasun zein ingurumen arloetan Findegia eta kontratistek lan legegintzaren eskakizunari erantzuna bilatzea izan dira.

Bileran zehar 2013ko segurtasun helburuez mintzatzeaz gainera, Petronorren eta kontratisten artean, segurtasun arloetan, enpresa jardueren koordinazioari buruz informatu da. Ondoren ezagutarazi da Tamoin kontratu enpresak segurtasuna aurrera eramaten duen modua. Biraseguratzaileen kontu-ikuskapenaren emaitzak ezagutzeko aukera egon da eta bihar, uztailak 1, izango den arriskuen kontu-ikuskapen korporatiboaren berri ere eman da.

Petronorren segurtasunaren kudeaketari dagokionez garatuko diren politika berriak aipatzeaz eta kontratistei eskatzen zaien trebakuntza aldaketaz hitz egiteaz gainera, batzarrak prebentzio jardueraren planifikazioan esfortzuak ardazteko eta kontratu enpresen segurtasunaren kudeaketari garrantzi zein inplikazio gehiago emateko balio izan du.

Argazkiak, hemen.