Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik onena” izateko hautagai

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia, Koldo Santiago Enkarturren gerentea eta Raul Palacio Portillo Karrantzaren alkatea, gaur goizean, Pozalaguako Leizea aurkeztu dute Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” txapelketan Euskadiko ordezkari moduan.

Guiarepsol.com-en erabiltzaileek 1244 hautagai aurkeztu dituzte “Txokorik Onena” izateko, eta horietatik 58 Euskadikoak izan dira. Azkenean, Repsol Gidak Pozalaguako Leizea aukeratu du Euskadi ordezkatzeko “2013ko Txokorik Onenean”, gainerako Erkidego Autonomoetako 16 lekuekin batera.

Victor Perez de Gezuragak “Karrantzako leku honek Euskadi ordezkatzeko merezimenduz aukeratua” izan dela azaldu du  “munduan bakarra den fenomenoa daukalako. Estalaktita bitxiez beterik dago, konbentzionalekin konparatuz, zuhaitzen adarrak bezala hasi egiten direnak”. Koldo Santiago bere aldetik, Petronorri “gure eskualdeari eskaintzen dion laguntza” eskertzeaz gainera, pozik aurkeztu da Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren txapelketan dagoelako “bere zabalkunderako ona baita eta Enkarterriak munduan kokatzen dituelako”. Raul Palaciok konfiantza zein botoengatik eskerrak ere eman ditu “2.800 biztanledun, Karrantza moduko herrietarako mota honetako ekimenak oso garrantzitsuak direlako, ezezagunak gara, eta  herrian turismoa pizteko bidea da, are gehiago krisialdi garai hauetan”.

Orain internautek hitza daukate berriro eta bozkatzeko fasea hasten da. Udaren amaieran boto gehien jasotzen duen lekuak txoko irabazlea bilakatuko da. Garaileak Repsol Gidaren esker ona jasotzeaz gainera,  guiarepsol.com-en eduki esklusiboa izango du. Txoko irabazlea kokatzen den herriko alkateari “2013ko Txokorik Onenaren” plaka ere emango zaio.

Txapelketan Pozalaguako Leizearen alde bozkatzeko webgunean sartu behar da: http://apps.repsol.com/ElMejorRincon/2013/pais_vasco_cueva_de_pozalagua

Ematen den boto bakoitzagatik zozkatuko diren 100€-ko 75 erregai txarteletako bat lortzeko aukera egongo da. Gainera, 17 txokoetako bat bisitatzen duten lehenek, eta Repsol Gida batekin batera bertan argazkia atera eta bidaltzen duten guztiek, 100€-ko erregai txartela jasoko dute.

Argazkiak, hemen.

Pozalaguako Leizeari buruzko bideoa, hemen.