Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik onena” izateko hautagai

Repsol Gidak Karrantzako Pozalaguako Leizea aukeratu du “2013ko Txokorik Onena” txapelketan Euskadi ordezkatzeko, gainerako Erkidego Autonomoetako 16 lekuekin batera.

Internautek 1244 hautagai aurkeztu dituzte “Txokorik Onena” izateko, eta horietatik 58 Euskadikoak izan dira. Azkenean, Repsol Gidak Pozalaguako Leizea aukeratu du Euskadi ordezkatzeko “2013ko Txokorik Onenean”. Karrantzako leku honek munduan bakarra den fenomenoa dauka: estalaktita bitxiez beterik dago, konbentzionalekin konparatuz, zuhaitzen adarrak bezala hasi egiten dira.

Orain, erabiltzaileek, haien botoekin, irabazlea aukeratuko dute eta, kasu honetan, Pozalaguako Leizea bozkatu, ondorengo fasera pasatu dadin eta Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” bilakatu dadin.

Ematen den boto bakoitzagatik zozkatuko diren 100€-ko 75 erregai txarteletako bat lortzeko aukera egongo da. Gainera, 17 txokoetako bat bisitatzen duten lehenek, eta Repsol Gida batekin batera bertan argazkia atera eta bidaltzen duten guztiek, 100€-ko erregai txartela jasoko dute.

Pozalaguako Leizea bozkatu, hemen.

Argazkiak, hemen.