Somorrostro Irakas-guneak Flashmoba egin du

Somorrostro Irakas-gunearen 200 pertsonek Flashmoba egin dute Barakaldoko Herriko Plazan.

Somorrostro Irakas-gunearen ikasle zein irakasleak “We are Somo” Lipduba egin zuten 2011an, Mikaren “We are Golden” abestian oinarriturik. 1000 pertsonek parte hartu zuten proiektu horretan. Oraingo honetan, 200 ikaslek zein irakaslek flashmoba egin dute, Autonervion enpresarekin batera, Renault Captur kotxe berria aurkezteko.

161 dantzarik eta antzezlek, 11 bideo kamerak eta 3 soinu teknikarik parte hartu dute bost eszenadun (dibertsioa, grina, lana, familia etorkizuna) flashmobean.

Ekintza honen helburu nagusia ikasleen artean talde lana, diziplina, sormena, originaltasuna, gainditze ahalmena, sakrifizioa zein proiektu batean konprometitzeko nahia sustatzea da, baita ikasle eta irakasleen arteko harremanak estutu.

Zorionak Somorrostro Irakas-gunearen ikasle zein irakasleei!

Bideoa, hemen.