Zierbena, Petronor Ikurrinaren irabazlea

Zierbenak Petronor Ikurrina irabazi du, gaur goizean, ARC-1 ligaren lehen estropada puntuagarria.

XXX. Petronor Ikurrina Zierbenan gelditu da. Vicente Carpinterok entrenatzen duen traineru zierbenarrak hirugarren eta azkenengo txanda irabazi du, 20:50:78 denborarekin, ARC-1 ligaren lehen estropaden garaile bilakatuz. Bigarren postua Isuntzak lortu du, 22:13:75 denborarekin, eta hirugarrena, 18 segundo-ehunenen diferentziaz, Itsasoko Amarentzat izan da, 21:13:93.

Ondorengo traineruak orden honetan sailkatu dira: Getaria, Ondarroa, Orio B, Trintxerpe, Kaiarriba Arraun Kluba, Santoña, Busturialdea-Elantxobe, Zarautz Arraun Taldea  eta Camargo.

Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna, Begoña Romo, eta bertako alkatea, Marce Elorza, Zierbenaren patroiari ikurrina emateaz arduratu dira.

Argazkiak, hemen.