El Pobal Burdinolak burdinaren lana erakusten du zuzeneko saioan

El Pobal Burdinolak burdinaren lana erakusten du larunbatero zuzeneko saioan.

Muskizko El Pobal Burdinolan zein sutegian zuzenean erakusten ari da burdinaren lana. Bisitariek instalazioak martxan ikusteaz gainera, ohiko frogaren erakustaldia ikus dezakete.

Larunbatetan,  eguerdiko 12etan soilik, egiten dira erakustaldiak urte osoan zehar.  Hala ere, nahi duenak bisita bakarrik egin dezake, erakustaldirik gabe, asteartetik-igandera, edo bisita bikoitza egin burdinola eta Muñatoneseko Gaztelua ikusiz, uztaileko, abuztuko zein iraileko igandeetan.

Petronorrek babesten duen, El Pobal Burdinola Bizkaiko industria-arrasto baliotsuenetako bat da. Barbadun ibaiak mugatzen duen agertoki berde batean burdin meatik metala nola sortzen zen ikustea ahalbidetzen digu; bere jalkin gorrixkak ere ikus daitezke oraindik La Arenako hondartzan.

Bisitariek XVI. mendeko burdinola zein dorretxea, errota eta ukuiluak ikus ditzakete. Horrez gainera, presak, ubideak, presaurreak, tunelak eta zubi erromanikoak osatzen duten egitura hidrauliko landua ere hautemango dute.

Argazkiak, hemen.

Informazio gehiago, hemen.