Iru

Iruñak 3-0 irabazi zion atzo Oiartzuni, Zierbenako pilotalekuan, Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren garaile bilakatuz.

Iruñak Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketa irabazi du, Oiartzun 3-0 garaitu ostean. Nafarrak kadete mailan paregabe izan ziren, Gipuzkoarrei 20 tantoko aldea eramanez (22-02).  Gazteetan partidua nahiko estu izan zen, baina  Iruñako Oberena partidua irabazi zuen 22 tantorekin 18ren aurrean. Senior mailan Iruñak, berriz ere, aurre hartu zion Oiartzuni, 22-09 garaituz.

Petronor txapelketaren babesle izanik, bertan izan zen Begoña Romo kanpo harremanetako arduraduna ordezkari. Begoña sarietako batzuk emateaz arduratu zen.

Argazkiak, hemen.