IV. Petronor-Muskiz Futbol kanpusa amaitu da

IV. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa amaitu egin da, uztailaren 1etik 12ra, kirol honetaz disfrutatu duten 91 umeko azken taldearekin.

Azken talde honen 91 partaideetatik 87 mutilak izan dira eta 4 neskak. Beraien jatorriari dagokionez, kanpusaren lehen txandako partaideen kasuan bezala, gehienak Muskizkoak izan dira (48), 20 Abantokoak, 1 Zierbenakoa, 1 Sopuertakoa, 3 Bilbokoak eta 18 Kantabriakoak.

Petronor zein ByP Eventos Deportivosek antolatutako, kanpusak  Muskizko Malecon zelaian bildu ditu aurten, futbola gustuko duten,  155 ume (64 goizeko taldean eta 91 goizeko zein arratsaldeko taldean).

Partaide guztiek, 5 eta 12 urte bitartekoak, futbola ikasi dute,  lehiaketa-xederik gabe, eta kirol honetaz disfrutatu dute, entrenatzeaz gainera beste hainbat jolas motez gozatuz.

Argazkiak, hemen.