Mu

Muñatoneseko Gazteluak jendearentzat ateak zabaldu ditu, uztaileko, abuztuko zein iraileko igandeetan izango diren, bisita gidatuekin.

Gaztelua, XIV. mendean eraikia, Bizkaiko arkitektura ondareko osagai bikainenetarikoa da, duen balio historiko aparta eta gaur arte iraun duten hondarren kalitateagatik. Gainera, kanpoko harresien sistemagatik, gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra da. 1944an Monumentu Historiko-artistiko eta 2001an Kultura Ondasun aitortu zen, Lope Garcia de Salazar famatuari lotutako, gaztelu honen ateak jendearentzat ireki dira berriro ere.

Foru Aldundiak antolatzen dituen eta Petronorren laguntza duten, bisitak uztaileko, abuztuko zein iraileko igande guztietan zehar izango dira. Ordutegiari dagokionez, euskarazko bisitak 11:30etan izango dira eta erdarazkoak 12:30etan. Ordutegi horiek bateragarriak dira El Pobal Burdinolaren bisitekin, beraz egun bakar batean bi lekuak ikusi daitezke.

Bisiten prezioa 3 eurokoa da. 10 lagun baino gehiagoko taldeentzat, 25 urtetik beherakoentzat, jubilatu, langabe zein ezgaituentzat 2 euro izango dira, eta 12 urtetik beherako umeak dohainik sartuko dira. Gaztelua eta burdinola ikusteko sarrera konbinatua hartu nahi duenak 1 euro gehiago ordaindu beharko du.

Ikustaldiak egin nahi duenak 629 27 15 16 telefonoan erreserbatu beharko du.

Argazkiak, hemen.