Muskizek, Petronorren EIOZ-arekin, 3.85 milioi euroko aurrekontu-aldaketa onartu du enplegua sortzeko, gastu korrontea gutxitzeko eta muskiztarren bizi-kalitatea hobetzen duten obrak egiteko.
Aurrekontu-aldaketa honek dituen hiru helburu nagusien artean (enplegua, gastu korrontea gutxitzea eta bizi kalitatearen hobekuntza) azpimarratu beharra dago zirkulazioa hobetzeko proiektua. 900.000 euroko aurrekontuarekin, San Juan Poligonoa eta Kultura Etxearen arteko bidegurutzean errotonda eliptikoa jarriko da. Barbadun ibaiaren eskuineko aldean ere bazterrak egokituko dira eta pasealekua egingo da, honela muskiztarrek La Arena hondartzaraino urbanizatutako ibiltokia izango dute. Gainera, polikiroldegia handituko da eta 250.000 euro hainbat landa-bideetara zuzenduko dira, beste 60.000€ edateko ur sarera eta 50.000 euro Cantarrana ikastetxearen patiorako karpa erosteko erabiliko dira.
Gastu korronteari dagokionez, Muskizko Udalak 420.000€ inbertituko ditu oraingo fakturaren %30a aurrezten laguntzen duten lead motako argiak erosten. Eraginkortasun energetikoa ere hobetuko da eraikuntza publikoen galdarak berrituz eta instalazioak zein estaldurak berrikusiz.
Enplegua sortzeko helburuarekin, Muskizek herriko langabetuak kontratatuko ditu Udalak garatu behar dituen lanak egiteko. Honi Forlanek garatzen duen herriaren enplegu programa sendotzeko 200.000 euroak gehitu behar zaizkio.