Oiartzunek eta Iru

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Marce Elorza Zierbenako alkateak eta Patxi Jauregi zein Kepa Arroitajauregi  Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren presidentea eta zuzendari teknikoa, hurrenez hurren, uztailaren 25ean, goizeko 10:30etan, Zierbenako frontoian izango den Oiartzun eta Iruñaren arteko Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren finala aurkeztu dute gaur.

Marce Elorzak aurkezpena hasi du Petronorri zein Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzari  eskerrak emanez “herrien mamia, gazteria, oinarrizko kirola babesteagatik eta haiekin lan egiteagatik”.

Patxi Jauregik ere Zierbenari eta Petronorri eskerrak eman dizkie “gurea den kirol hau babesteagatik, gure sustraien erakustoki”.  Kepa Arroitajauregik bere aldetik “txapelketa garrantzitsu” honen xehetasunak azaldu ditu eta Euskal Herriko lau txapeldunek- Zigoitia (Araba), Gernika (Bizkaia), Oiartzun (Gipuzkoa) eta Iruña (Nafarroa)- parte hartu dutela gaineratu.

Victor Perez de Gezuragak “finala babesten dugun hirugarren urtea” dela azpimarratzeaz gainera, “guretzako urguilua” dela esan du; “laguntzen jarraituko dugu, hiru arrazoiengatik: oinarrizko kirola babestu behar dugulako, tradiziozko kirola delako, gurea, eta Zierbenan, gure inguruko herrian, izango delako”.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.