Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa abian

Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa abian dago. Ostiralean lehen txanda amaitu eta gaur bigarrena hasiko da.

Ekainaren 24tik 28ra, 5-12 urte bitarteko, 64 umek El Malecon zelaian izan dira, goizetan, futbolera jokatzen ikasteko eta disfrutatzeko. Adinen araberako taldeetan banaturik, 9:45tik 13:30ra, primeran pasatu dute kirol honekin erlazionatutako entrenamenduak, ariketak eta jokoak egiten.

Oraingo honetan, goizeko talde honen 64 partaideetatik 62 mutilak izan dira eta 2 neskak. Beraien jatorriari dagokionez 40 Muskizkoak izan dira, 15 Abanto-Zierbenakoak, 4 Zierbenakoak, 2 Portugaletekoak, 1 Sopuertakoa, 1 Bilbokoa eta beste bat Castro Urdialesekoa.

Gaur kanpusaren bigarren txanda hasiko da, goiz zein arratsaldeko ordutegiarekin (9:45etatik 18:30etara). 91 ume inguruk futbolaz gozatu dute uztailaren 12rarte.

Argazkiak, hemen.