Pozalaguako Leizea “2013ko Txokorik Onena” izateko finalaurretan

Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” izateko lau finalisten artean dago.

Repsol Gidak Pozalaguako Leizea aukeratu du “2013ko Txokorik Onena” txapelketan Euskadi ordezkatzeko, gainerako Erkidego Autonomoetako 16 lekuekin batera. Erabiltzaileek, haien botoekin, lau finalisten artean egotea lortu dute eta Andaluziako Torcal de Antequerarekin borrokatu beharko du “2013ko Txokorik Onena” izateko. Fase berri honetan lekurik bozkatuena, abuztuaren 22an hasiko den, finalera pasatuko da.

Karrantzako leku honek munduan bakarra den fenomenoa dauka: estalaktita bitxiez beterik dago, konbentzionalekin konparatuz, zuhaitzen adarrak bezala hasi egiten dira.

Ematen den boto bakoitzagatik zozkatuko diren 100€-ko 75 erregai txarteletako bat lortzeko aukera egongo da. Gainera, 17 txokoetako bat bisitatzen duten lehenek, eta Repsol Gida batekin batera bertan argazkia atera eta bidaltzen duten guztiek, 100€-ko erregai txartela jasoko dute.

Pozalaguako Leizea bozkatu, hemen.