Pozalagua finalera heldu da

Pozalaguako leizezuloa eta Hervaseko judu-herria dira “Txokorik onena” lehiaketaren finalistak. Repsol Gida da lehiaketa honen antolatzailea “nazio-turismoa suatatzeko, espainiar gizartearen zein ekonomiaren funtsezko motorea denez gero”.

 

Hemendik aurrera, lehiakideen txanda izango da, berriro ere, eta hurrengo bozketaldiari ekingo zaio, irailaren 13 arte. Egun honetan irabazletzat joko da internauten aldetik botorik gehien jasoko duen lekua. Lehiaketa honetan parte hartzeko Petronorren nahiz Repsolen webguneetan bozkatu daiteke.

Txoko garaileak Guiarepsol.com webgunean bereziki sortutako edukiez baliatu ahal izango da. Gainera, txokorik onenaren udalerriko alkateari domina eskainiko zaio, “2013ko Txokorik Onena” deritzan saria aitortuz.

Eman zure botoa Pozalaguako leizezuloari