C.D. Gallartak V. Petronor Txapelketa irabazi du

C.D Gallartak, larunbatean, El Malecon zelai muskiztarrean jokatu zen V. Petronor Txapelketaren irabazlea izan da.

Petronorrek babesten duen, Meatzaldeko, hiru taldeek (Somorrostro, Gallarta eta Abanto) soilik parte hartzen duten txapelketa txiki honen bosgarren edizioa da aurtengoa.

45 minutuko triangeluarra jokatu ondoren talde gorri-zuria irabazle bilakatu zen, partida bat irabazi eta beste bat berdindu ostean; Abanto bigarren izan zen, bi partidu berdindu eta gero, eta Somorrostro hirugarren gelditu zen, bat berdinduz eta bestea galduz.

Jose Luis Arredondo Findegiaren Ekonomia eta Finantza zuzendaria Gallartari trofeoa emateaz arduratu zen.

Argazkiak, hemen.