Muskizko Donibane Plazan izango da, larunbatean, herriko VII. Natura, Ehiza eta Arrantza Azoka. Jaiak Petronorren laguntza dauka.
Zazpigarren urtez, Muskizek larunbatean, irailak 21, goizeko 10:00an, izango du Donibane Plazan bere Natura, Ehiza eta Arrantza Azoka. Arraintxori Kirol Taldeak antolatua, hainbat ekintza egongo dira: ehiza txakurren, mikologia, mineral, fosil, zein sendabelarren erakusketak, hilketarik gabeko arrantza tailerra, hegaldi baxuko hegazti harraparien erakustaldia, haurrentzako tailerrak, etab.
Azoka honen helburuak bi dira: natura, ehiza zein arrantzaren mundua ezagutaraztea, eta urteko deialdi honek Meatzalderako eta Enkarterrirako kultura interesa duen jai-parte-hartze erreferente izatea.