Muskizek bere XXXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka izango du igandean

Muskizek bere XXXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka izango du datorren igandean, irailak 15, Donibane Plazan. Bertan, Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Dominaren irabazlea ezagutzera emango da.

Muskizko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, 40.000 euroko aurrekontuaz, Bizkaiko garrantzitsuenetarikoa da. Orain arte  150 parte-hartzaile izena eman dute, nekazariak eta abeltzainak, baina apuntatzeko epea zabalik dago oraindik beraz etorriko diren baserritar kopurua handitu daiteke.

Nekazal produktuen eta inguruko abereen erakusketa, Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Dominaren ematea eta zaldi txapelketa jai egun honetako agenda beteko dute. Gainera, hezte zein gurdi erakustaldiaz disfrutatu ahal izango da.

Aldi berean, Muskizko frontoian, Tokiko  Merkataritza eta Aukeren VI. Azoka izango da.