Muskizek VII. Natura, Ehiza eta Arrantza Azoka izan du

Ehundaka pertsona Muskizko Donibane Plazara gerturatu ziren, larunbatean, VII. Natura, Ehiza eta Arrantza Azokaz disfrutatzeko.

Arraintxori Kirol Taldeak antolatutako eta Petronorren babesa izan duen azokako programa hainbat ekintzez beterik zegoen: ehiza txakurren, mikologia, mineral, fosil, zein sendabelarren erakusketak, hilketarik gabeko arrantza tailerra, hegaldi baxuko hegazti harraparien erakustaldia, haurrentzako tailerrak, etab

Ekintzez gainera, ehiza, arrantza eta artisautza postuak zeuden, baita gastronomia standak ere. Barbadun ibaia 20 kilo amuarrainez birpopulatu zen eta Arraintxori klubaren zenbait kideei omenaldia eskaini zitzaien. Begoña Romo, Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna, Jose Luis Arredondo, Ekonomia eta Finantza zuzendaria, Gualber Atxurra, Findegiaren  Erakunde Harremanetako teknikaria, eta Ikerne Zuluaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendari Nagusia, besteak beste, bertan izan ziren.

Argazkiak, hemen.