Petronor.info bulegoak lau urte bete ditu

Petronor.info bulegoak lau urte bete ditu 2009ko irailean, Muskizen (Zendeja 31 kalean), ireki zenetik.

Jendearentzako arreta bulego hau auzokideei eta inguruko herritarrei findegiaren nondik norakoaz eta bere proiektuetaz ahalik eta informaziorik gehien eskaintzeko asmotan sortu zen.

Ireki zenetik bisita asko izan ditu bereziki Petronorren beketaz, enpleguaz, dirulaguntzetaz eta futbol kanpusaz galdetzeko,  baita Athleticen produktuak erosteko edota Fernando Llorente, Iker Muniain, Raul Fernandez, David Lopez, Ibai Gomez eta Jonas Ramalho jokalarien autografoak lortzeko.