Petronorrek “Industria Turismoaren dinamizazioa Barakaldon” ikastaroaren ikasleen bisita jaso du

Petronorrek, Industria Ondarearen Euskal Elkarteak irakasten duen, “Industria Turismoaren dinamizazioa Barakaldon”  ikastaroaren ikasleen bisita izan du.

Ikasleek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan dute Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikaria gidari.

Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera, 3. Kontrol Gela barne,  Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu dira.