Normalkuntzarako Institutu Alemaniarrak (DIN) findegiko gasen ezaugarri analitikoak neurtzeko ziurtagiaria eskaini dio berriz ere Petronorren laborategiari, EN 15984 araua kontutan hartuz.
Petronorrek laborategi-programa europarrean parte hartu du 2012an, non erakunde ospetsuren batek findegiko gasak aztertzeko gaitasun teknikoa arakatzen duen. Normalkuntzarako Institutu Alemaniarrak ikertu du, kromatografiaz, partaideen ezagupidea honako hiru arloetan: findegiko gasen konposizioa, karbono-kopurua eta bero-ahalmena. Analisi hauek oso garrantzituak dira atmosferara isuritzen den CO2 kantitatea neurtzeko.
Oraingo honetan, 7 estatu europarretako finketa sektoreko 27 laborategik parte hartu dute.