Petronorren laborategiak, berriz, findegiko gasak aztertzeko duen gaitasuna frogatu du

Normalkuntzarako Institutu Alemaniarrak (DIN) findegiko gasen ezaugarri analitikoak neurtzeko ziurtagiaria eskaini dio berriz ere Petronorren laborategiari, EN 15984 araua kontutan hartuz.

Petronorrek laborategi-programa europarrean parte hartu du 2012an, non erakunde ospetsuren batek findegiko gasak aztertzeko gaitasun teknikoa arakatzen duen. Normalkuntzarako Institutu Alemaniarrak ikertu du, kromatografiaz, partaideen ezagupidea  honako hiru arloetan: findegiko gasen konposizioa, karbono-kopurua eta bero-ahalmena. Analisi hauek oso garrantzituak dira atmosferara isuritzen den CO2 kantitatea neurtzeko.

Oraingo honetan, 7 estatu europarretako finketa sektoreko 27 laborategik parte hartu dute.