Ehundaka pertsona Pobeñan bildu ziren atzo Sokorroko Ama Birjinari omenaldia eskaintzeko. Ama Birjina ermitatik Bariko San Nikolas elizara eraman zuten ohiko prozesioan.
Goizeko 11:30ko meza ostean, Sokorroko Ama Birjina ermitatik irten zen Pobeñako elizarako bidean. Zahar-etxean geldiunea egin eta gero, Kaskarot dantza eta lore-hostoak eskaini zitzaizkion. Azkenean, eguerdiko 12:30ak aldera, Sokorroko Ama Bariko San Nikolas elizara heldu zen. Han hilabete bat egongo da Sokorrillo eguna heldu arte, egun horretan ermitara itzuliko dute.
Eguraldi ona lagun, primerako eguna izan zen Ama Birjina omentzeko eta jai egunaz gozatzeko: ohiko bazkaria, Veracruz hirukotearen musika, herri kirolak eta Hakkerrekin berbena ez ziren falta izan.
Argazkiak, hemen.