Pozalaguako Leizezuloa Repsol Gidaren “2013ko Txokorik onena” lehiaketaren irabazle bilakatu da.
Internautek, 741.633 botoekin, Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” izatea lortu dute.
Karrantzako toki hau, irabazlea denez gero, Guiarepsol.com webgunean berarentzako bereziki sortutako edukiez baliatu ahal izango da. Gainera, udalerriko alkateari domina eskainiko zaio, “2013ko Txokorik Onena” deritzan saria aitortuz.