Zierbena ACT-ra bueltatuko da

Zierbena arraunketa elitera bueltatuko da duela urte bat ARC Ligara jaitsi ostean.

Zierbena San Miguel Ligara bueltatuko da Portugaleten izandako “Play off”-ean lehenengo postua lortu eta gero. Patxi Francesen arraunlariek, larunbatean, Bermeon egindako lan ona biribildu zuten Portugaleteko ibaiko estropada irabaziz, bigarren erloju kontran Lekittarra baino 56 segundo-ehunen gutxiago lortuz.

Cabo da Cruzek, bere aldetik, laugarren postua lortu zuen Portugaleten, baina lehen jardunaldian bigarren izan zenez ACT-ra bueltatuko da, Zierbenarekin batera.

Datorren denboraldian bi traineru hauek Castro eta Zumaiak utzitako postuak beteko dituzte, azkeneko hauek ARC 1 Ligara jaitsiko direlako.