Petronorrek, “Reto Valores Repsol” kanpainaren barruan, bere erakundearen barruan garatzeko erronka bota du: “10 egun 100 idei”.
Ekimen honen helburua Petronorrek “Reto Valores Repsol” laguntzea da, 10 egunen buruan findegiaren korporazio baloreen (Zintzotasuna, Berrikuntza, Erantzukizuna, Malgutasuna eta Gardentasuna) kudeaketa hobetzeko 100 idei lortuz.
Erronka honen bidez, kudeaketa eraginkorragoa lortzeko, baloreak ezartzeko ideiak eta jardute hobeagoak lortzea bilatzen da, guztion onurako, Petronor enpresa lehiakorragoa izateko.
Ideiak bakarka edo taldeetan eman daitezke, urriaren 25erarte. Gaur arratsaldean, Muskizko findegiko hainbat langilek, taldeetan banaturik, Innobasquek dinamizatutako saio batean izan dira eta 70 ideia inguru lortu dituzte. Ekarpen hauei bakarka eman diren ideiak gehitzen badizkiegu erronka gainditurik dago.
Bideoa, hemen.